GURASOEN BULETINA (56)

Guraso agurgarriok:
Lehen lauhilekoaren bukaerarekin batera, Eguberriko oporraldia dator. Ikastolako azken egunean, hots, abenduaren 18an, eskolak goizez bakarrik izango direla gogoratu. Umeentzat txistorra egongo da. Txikiak artzain edo baserritarrez jantzita etortzea komenigarria da (osagarri, txapela, zapi eta abarretan izena jarri, mesedez). Ez ahaztu azken egun horretan jangela-zerbitzurik ez dela izango. Oporrek datorren urtarrilaren 7ra iraungo dute.
Buletin hau aprobetxatu nahi dugu honakoak gogorarazteko:

  • Santo Tomas egunean Batxiler 2ko ikasleek Zuloaga Enparantzan postua izango dute. Gero Axular Dantza Taldeak ere bere postua izango du Konstituzio Enparantzan. Laguntzea oso erraza da. Txistorra jan eta zerbait edatera hurbildu besterik ez duzue egin behar.
  • Aurten berriro ere Gero Axular Dantza Taldeak Olentzerori harrera egingo dio abenduaren 22an, aitona-amonei Zorroagan eskaintzen zaien jaialdiaren ondoren. Olentzero Puiotik arratsaldeko 6etan irtengo da eta Etxadin ume guztiekin bilduko da. Aukera ona izango da zuen seme-alabek ikastolan ikasitako kantuak praktikatzeko. Parte hartzera animatzen zaituztegu!
  • Gero Axular Dantza Taldeko umeek ere Donostia Jaiak 24an ilunabarrean antolatzen duen desfilean parte hartuko dute.
  • Antigua auzoan 23an Olentzerori ere harrera egingo zaio. Pio Barojako zuhaiztitik arratsaldeko 7etan abiatuko da.

Axular.net webgunean hile honetan izan diren berrikuntzak azalduko dizkizuegu.

---------------------------------

:: Argazkiak ::

Argazki-album berriak: San Sebastian Gastronomika, LH 1. zikloko haurrak Txiki Parken, Bianditzera txangoa, Cristina Enean, Erdi Aroko dantzak, antzerkia euskararen egunean, euskararen eguna Txiki Parken, txikienak Ondarretan, Mari Domingi ikastolan, ipuin-kontalaria, euskararen eguna eta Overclock Axular Barcelonara!

:: Albisteak ::

-Webgunea beste zerbitzari batera migratu dugu abiadura eta kalitatea hobetzeko asmoz. Ikasgela Birtualean ere (www.axular.eu) mantenu-lanak egin ditugu. Hori guztia dela-eta, baliteke prozesuan zehar, hau da, abenduko lehenengo egunetan, arazo txiki batzuk sumatu izana.

-Ikastolako irakasle eta Batxilergoko koordinatzailea den Xabier Insaustik gure ingurumen-proiektuak EFQM kalitate-ereduarekin dituen loturak azaldu zituen BECen irakaskuntza-kooperatibek, ERKIDEk, antolatuko bilkuran. Albistea hemen azaltzen dugu.

-DBH 3ko ikaslea den Xabier Tilvesek Kutxaren sari bat lortu du bideo motz baten gidoiarengatik.

-Axularreko Euskara Taldeak euskararen egunean aholku batzuk eman zizkigun.

-Nahikari Alijostes eta Jon Mikel Azpiroz ikasle ohiek karrera-amaierako sariak lortu dituzte. Hona hemen informazioa.

-Gure ikasleek Donostiako Agenda 21eko foroan parte hartu dute udaletxean.

-Aurten ere Bigarren Hezkuntzako ikasleek India eta Afrikako 12 ume aitordetu dituzte.

-Abenduaren 22an Gero Axular Dantza Taldeak, belaunaldien arteko programako batxiler 1eko ikasleekin batera, Zorroagako elizan jaialdi bat antolatu du. Donostiako aitona-amona guztiak gonbidatuta daude, bereziki ikastolako familienak.

-Mari Domingik ikastola bisitatu du.

-Bigarren Hezkuntzako 10 ikaslek (Nerea Alkorta, Andrea Arretxea, Ana Mendiluze, Javier Garminde, Imanol Pérez, Andoni Ezeiza, Aitor Gastaminza, Jon Ezeiza, Eneko Pérez, Haitz Olaberri eta Javier Gaztelumendik) osatutako eta Josetxo Sanchez eta Pili Merinok zuzendutako Overclock Axular Taldea Zamudion ospatu den First Lego League Euskadiko txapelketan Barcelonako estatuko finalerako sailkatu egin da bere proiektu zientifikoarengatik. Albistea hemen sakontzen dugu.

Eguberri eta urte berri on!

Overclock Axular Taldea
Overclock Axular Taldeko kideek Zamudion jasotzen kopa eta dominak.

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.eu
e-mail: info@axular.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

uletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali.
Eskerrik asko.