GURASOEN BULETINA (59)

Guraso agurgarriok:
Overclock Taldeak arrakasta bidean jarraitzen du. Oraingoan apirilaren 22tik 24ra Istanbulen ospatuko den Open European Championship delakorako sailkatu da. First Lego League txapelketa ezagunaren Europako finala izango da.
El Mundo egunakariak berriro ere estatuko 110 ikastetxe onenen artean kokatu gaitu. Iaztik hona postu bat igo dugu. Hori dela-eta, egunkari horrek Gipuzkoak lehen lekuan eta Euskadiko bosgarrenean gaudela dio.
Jarraian hile honetako Axular.net webgunearen berrikuntzak erakutsiko dizkizuegu.

---------------------------------

:: Argazkiak ::

Argazki album berriak: DBH eta HHren arteko topaketa, Gouretten eskiatzen, Udaberriko kontzertua eta Udaberriko jaia.

:: Guraso Eskola ::

Honez gero, Guraso Eskolako azken hitzaldietako laburpenak kontsul daitezke: adimen emozionala, sexu-heziketako programa, nerabezaroa eta sexu-afektibotasunaren aniztasuna eta gurasoen arteko desadostasunek seme-alabengan izan ditzaketen ondorioak.

:: Azken orduko albisteak ::

-Ikastolen federazioak antolatutako udarako aisialdi-ekintzetarako matrikula-epea irekita dago.

-Donostiako udalak aldaketa klimatikoari aurre egiteko bultzatzen duen kanpainaren barruan, etxeetan kontagailu intelijenteak doan instalatzea eskaintzen da. Albistea hemen zabaltzen da.

-Spring Alive proiektuak hegazti migrarien jarraipena egiten laguntzeko aukera ematen digu.

-DBH 2ko ikasleek UNICEF eta Haurralderi Haitiren biktimen alde bildutako dirua entregatzeko ekitaldia antolatu zuten. Bertan DYAko bolondresa eta ikastolako ama den Asun Mateok ere parte hartu zuen, izan ere Port au Prince-n lehen sorospen-lanetan aritu baitzen.

-Martxoaren 18an udaberriko jaia ospatu genuen, jolas, bertsolari, karaoke, musika, eta abarrekin. Informazio gehiago esteka honetan.

-Onintza Unzurrunzaga, Tamara Arzelus, Iera Irazusta, Oihane Tedone eta Naiara Zubillagak lan bikaina burutu dute Euskadiko patinaje artistikoko txapelketan. Zorionak!

Laster arte!


Ezkerretik hasita, Onintza, Tamara, Oihane, Iera eta Naiara.

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.eu
e-mail: info@axular.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali.
Eskerrik asko.