Overclock Talent Housen

14/06/2012 | Idatzi duena:  

Overclock Axular taldea Talent House erakundeak antolatutako Ezagutza Gosari batera gonbidatua izan da, "talentua negozioei aplikatua" gaia jorratzeko.

Overclock Axularren proiektu zientifikoaren azalpenaz gain, Banesto Fundazioaren YUZZ 2011 programaren irabazlea izan den Jon San Martinek iFlightpack esperientzia aurkeztu du. Ekitaldia negozioei aplikatutako sormenari buruzko tailer batekin amaitu da.

Overclock Axular taldea babestu duen Talent House-ren gonbidapen honek bukaera ezinhobea eman dio neska-mutilek burutu duten ikasturte bikainari; izan ere, Euskadiko 2. postuan eta Espainiako 4.ean sailkatu ondoren, Italiako Riva del Gardako txapelketa irabazi baitzuten.

Zorionak, txapeldunok!

1 iruzkina

iruzkina idatzi

Zure iruzkina webmasterrari bidaliko zaio, egokia balitz, argitara dezan.
Indarrean dauden legeen aurkakakoak edo iraingarriak izan daitezkeen iruzkinak ez dira onartuko.
Desegokiak edo gaiarekin zerikusirik ez duten iruzkinak ez argitaratzeko eskubidea gordetzen dugu.
Iruzkinetan erakusten diren iritziak internautenak dira, ez AXULAR LIZEOArenak.

Tu comentario se le enviará al webmáster para que lo publique. Nos reservamos el derecho a no publicar y/o eliminar los comentarios que consideremos fuera de tema y aquellos que no se ajusten a la legalidad vigente o puedan resultar injuriosos.
Los comentarios muestran la opinión de los internautas, no de AXULAR LIZEOA.

  • Gure buletin elektronikoaren harpide izan zaitez:

Formazio planak

Heziketa-zentro integrala gara 2 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Hezkuntza-etapa guztiak dauzkagu, baita proiektu osagarri asko ere.

Informazio gehiago

Eskolaz kanpokoak

Kirol, musika, dantza, antzerki, ipuin eta jolasekin lotutako eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen ditugu. Gure ikasleen formazio integrala laguntzen duten hamar ekintza baino gehiago.

Informazio gehiago

Zerbitzu osagarriak

Gure garraio- eta jangela-zerbitzuek kalitate-agirien bermea dute, gure familiei erabateko konfidantza eta erosotasuna emateko.


Informazio gehiago

Multimedia