Amets Arzallus ikastolan
Batxiler 2ko ikasleek Amets Arzallus bertsolari eta idazlea aurrez aurre ezagutzeko aukera izan dute; izan ere, Miñan izenburuko eleberria irakurtzeaz gain, hainbat galdera prestatu dituzte nobelaren inguruan.
Ibrahima Balderen bizitzaren kronikaz ari da liburua, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Ikasleek gustura entzun dituzte Amets Arzallusek Ibrahimarekin izandako elkarrizketak, eta arreta handiz barneratu dituzte bertsolari handiak migranteen inguruan egindako haurnarketak.