#Geroa2030 proiektuaren aurkezpen-ekitaldia
Artikulu honetan iragarri genuen bezala, zuzendaritza-taldeak #Geroa 2030 proiektua aurkeztu du. Ekitaldira Mikel Eguren (Axular Lizeoko lehendakaria), Amaia Urzelai (Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaria), Jose Luis Sukia (Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia) eta Imanol Lasa (Foru Aldundiko estrategia eta azterlanen ordezkaria) hurbildu dira.
Aurkezpenean adin desberdinetako ikasleek kontzeptu-mapa grafikoak (Visual Thinking) marraztu eta musika-pieza batzuk interpretatu dituzte.
Gure esker ona erakutsi nahi diegu ikastolako hezkuntza-komunitateari (ikasle, familia eta langileei), baita gurekin egon nahi izan duten erakundeetako ordezkariei ere.
Bideo honetan ekitaldi osoa ikus dezakezu.
Beste bideo honetan Axular News aldizkariko ikasleek egin dituzten elkarrizketa batzuk ikus ditzakezu.
Diario Vasco egunkariak ekitaldiaz artikulu hau argitaratu du.