GURASOEN BULETINA (21)

Guraso agurgarriok:
Urte berriak berri ona dakarkigu. Euskalitek, kalitaterako euskal iraskundeak, antolatutako Kudeaketa Praktika Onen 2. Topaketan azaldu genuen "Web ataria: komunikazio- eta pedagogia-tresna" izenburuko aurkezpenak 2005eko praktika onenaren saria merezi izan zuen. Topaketan EFQM kalitate agiria duten era guztietako entrepresek parte hartzen zuten. Hori dela eta, bereziki pozgarria deritzogu errekonozimendu honi. Gainera, bigarren saria beste ikastola batek eskuratu zuen, Ordiziako Jakintza, alegia. Jakintzako lagunek euskararen irakaskuntzan webloga nola erabiltzen ari diren azaldu zuten.
Sari berri honek teknologia berrien erabilpena irakaskuntzan erabiltzera animatzen gaitu. Gutxi barru zenbait proietu berririren aplikazioaz informatuko dizuegu. Horrekin lotuta, datubaseen aldaketak direla eta, baliteke hurrengo egunetan eremu pribatuetan eta urtebetetzeen moduluan arazo txikiak gertatzea. Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu.
Besterik gabe, Axular.net-eko azken berrikuntzak azaltzen hasiko gara.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Album berriak: Antzerkia LH 4n, LH 1 eta 2ko haurrak Txiki Parken, Olentzero Ikastolan eta Gabonetako jaialdia Matia Fundazioan.

:: Guraso Eskola :: 25ean guraso eskola berriz martxan hasiko da, oporraldiko etenaldiaren ondoren. Hitzaldia "Haurrei ipuinak nola kontatu" izango da. Juan Carlos Alonsok, psikologo eta orientatzaileak, azalduko digu. Hemen hitzaldien egutegia, eta hemen aurreko hitzaldietako laburpenak aurkituko dituzue.

:: Danborrada :: Danborradaren azken entseguak egiten ari dira. Hemen gure danborradari buruzko informazio orokorra aurkituko duzue. San Sebastian bezperan txikiek auzoan eta Ikastolan ospatuko dute. Batxilerreko bolondresek eta haur danborrada ofizialak Matia Fundazioan egongo dira, eta San Sebastian egunean bertan tradiziozko bi danborradak izango ditugu, hots, haurrena eta helduena. Aurten berrikuntza moduan, Geroko dantzariek helduen danborradari lagunduko diote Aieten zehar.

---------------------------

-Urtarrilaren lehenengotik indarrean dagoen tabakoaren aurkako legearen arabera, ezin da Ikastola osoan erre, ezta kanpoaldeko eremuan ere. Albistea eta lege osoaren testua hemen dago.

-Bruesa Gipuzkoa Basket taldeko jokalariek Ikastola bisitatu eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin hitz egin zuten. DBHko lehenengo zikloan jokalari amerikarrak ingelesez elkarrizketatu zituzten. Guztiek jokalari profesional baten bizimodua nolakoa den ezagutu, autografoak eskatu eta argazkiak beraiekin atera zituzten. Bruesa taldeak Mallorcaren kontrako partidarako gonbidapenak banatu zituen. Partida txukuna jokatzeaz gain, irabazi eta Sahararrentzako janaria bildu zuten Bruesako lagunek. Albistea hemen zabaltzen da. Argazki albuma ere ikus dezakezue.

-Gero Axular Dantza Taldeak webgune berria dauka. Hemen aurkituko duzue. Gainera, otsailaren 5ean, igandea, Sasi Artean ikuskizuna Egiako Gasteszenan erakutsiko du. Ez ezazu aukera hau galdu. Hemen ikuskizunaren argazki batzuk aurkituko dituzue, eta hemen bideo motz bat dago.

-Gure ikasle ohia eta ikastolako entrenatzailea den Lorena Orozkok Bizenta Mogel narratiba lehiaketa irabazi du. Ez da Lorenaren lehen saria, Koldo Mitxelena bi alditan irabazi zuen eta. Zorionak!
Albistea hemen zabaltzen dugu. Lorena zoriondu nahi baduzu, gure iragarki-taula erabil dezakezu..

Hurrengora arte.


Txalapartariak, adarjolea eta akerra olentzeroaren zain

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.