Heziketa integrala, eleanitza, laikoa, euskalduna, baloreetan aberatsa eta kalitatezkoa

Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen helburua haurraren eta nerabearen giza garapen integrala lortzea da, guraso eta irakasleen lankidetza hestuaz Euskal Herriko kulturaren barnean. Axular Lizeoa ikastola anitza da. Hori dela eta, apolitiko, laikoa eta balore etiko demokratikotan oinarritutako ikastetxea da.

Kalitateari euskal sariaren ematearen bideoa ikusi

Balio etiko batzuk sustatzera konprometitzen gara, hala nola, pertsonaren duintasuna, giza eskubideak, parte hartze eta ekinbide demokratikoa, elkarren arteko errespetua, gogorkeriaren gaitzespena, ingurumenarekiko begirunea eta, oro har, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasotzen diren eskubideak, alegia.

Herri baten kulturaren sustraia hizkuntza dela kontuan izanik, gure ikasle guztiek beren iaksketak euskaraz jarritzea eta euskararen erabilpena egunetik egunera indartzea gure ahaleginen ardatza da, gaztelaniaren erabilera egokia ere bermatuta eta ingelesaren irakaskuntza egokia 4 urtetik 18ra ziurtatuz. Era berean, ikasle guztiek DBHn frantsesa ikasi eta Batxilergoan hizkuntza horrekin jarraitzeko aukera dute. Gure jarduera hezitzaileak ikasle bakoitzaren premiei erantzun egokia eman diezaien ahalegintzen gara, jarduera indibidualizatzailearen bidez.

Ikastolen Elkarteko partaide gara. Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioan gaude. Eusko Jaurlaritzak emandako kalitatearen Zilarrezko Q eta Urrezko Q agiriak ditugu. Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak Kalitatearen Ohorezko Aipamena eman digu.

Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, webgune hau sakonago bisitatzea aholkatzen dugu, bereziki proiektu, orientazio eta etapei dagozkien atalak.

Xedea, ikusmira eta baloreak. Dokumentua PDF formatuan jaitsi

  • Gure buletin elektronikoaren harpide izan zaitez:

Formazio planak

Heziketa-zentro integrala gara 2 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Hezkuntza-etapa guztiak dauzkagu, baita proiektu osagarri asko ere.

Informazio gehiago

Eskolaz kanpokoak

Kirol, musika, dantza, antzerki, ipuin eta jolasekin lotutako eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen ditugu. Gure ikasleen formazio integrala laguntzen duten hamar ekintza baino gehiago.

Informazio gehiago

Zerbitzu osagarriak

Gure garraio- eta jangela-zerbitzuek kalitate-agirien bermea dute, gure familiei erabateko konfidantza eta erosotasuna emateko.


Informazio gehiago

Multimedia