GURASOEN BULETINA (23)
Guraso agurgarriok:
Udaberriarekin batera geletako gurasoen bilera orokorrak datoz. Kasu
askotan jadanik egin dira. Hezkuntza
atalean kontsulta dezakezue.
Hile honetan berrikuntza moduan DBH 2ko ikasleei Axular.net-en
argitaratzeko baimena eman eta nola egin erakutsi diegu. Hemendik
aurrera esperientzia beste mailetara hedatzen joango gara. Lehenengo
saiakera hau Ikasleok
egina menuan ikus daiteke.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Album hauek berritu ditugu: gimnasia
erritmikoa eta dantza
jazz. Horiez gain, beste bi album berri argitaratu ditugu:
Amets
bat eta Inauteriak
2006.
:: Guraso
Eskola :: Aurtengo Guraso Eskolako programa bukatu egin
da. Ebaluazioa egiteko unea iritsi da. Zuen iritzi eta iradokizunak
foro
honetan idaztea eskertuko genizueke. Betiko moduan, hitzaldien
laburpenak hemen
daude.
:: Artikulu
orokorrak :: Gosariaren
garrantziaz artikulu berri bat argitaratu dugu. Gainera,
gai horri buruzko inkesta
txiki honetan parte har dezakezue.
---------------------------
-Uda honetarako Bizkaiko Ikastolen Federazioak antolatu dituen
hizkuntza ikastaroen eskaintzaz informazioa hemen
aurkituko duzue.
-Iragarri genizuenez, El Mundo egunkariak gure Ikastola estatuko
100 ikastetxe onenen artean kokatu zuen (artikulua esteka
honetan dago). Oraingoan, haur hezkuntzari buruzko
ale berezi batean berriro ere gure zerbitzuak goraipatu ditu El
Mundok. Oraindik artikuluaren bertsio digitala argitaratu ez bada
ere, lotura
honetan albistea zertxobait sakontzen dugu.
-Haurralde
Fundazioak José Criadok egindako
Angolari buruzko argazki erakusketa gure webgunean argitaratzeko
baimena eman digu. GKE horrekin garatzen ari garen hezkuntza
proiektuari dedikatu diogun atalean argazkiok ikus
ditzakezue. DBH eta Batxilerreko ikasleek urtero India eta Eritreako
12 haur aitordetzen dituzte. Proiektuaz gehiago jakiteko menu
honetan klikatu. José Criadoren argazkiak zuzenean
ikusteko hemen
sakatu.
-Leyre Franganillok, Ikastolako saski-baloi entrenatzailea dena,
esgrimako munduko txapelketan parte hartu du. Albistea esteka
honetan sakontzen dugu..
-Helduentzako euskal dantza ikastaro berri bat hasi da Ikastolan.
Gehiago jakiteko hemen
begira dezakezu.
-Joaquín Gálvezek berriro bisitatu
gaitu protagonista deneko "Tener 13 años en el 36"
dokumentala aurkeztu eta historia
biziko eskolak Batxiler 2ko ikasleei emateko. Joaquín
gerla zibilean bi aldiz herbesteratu zen: Catalunyara lehenbizi,
eta Frantziara ondoren. Geroago, nazien esklabu izan zen Atlantikoko
harresia eraikitzen. Bere anaia Madrilen fusilatu eta aita Mauthauseneko
sarraski eremuan hil baziren ere, 83 urteko lagun honen testigantza
baikorra, bizia eta erudizioz betea dugu. Bere laguntza izatea pribilegioa
da.
-Enjoy English ikastaroko matrikula irekita dago
apirilaren 29ra arte. Urtero legez, ikastaroa Axularren izango da
eta irakasle natiboek emango dute Ikastolaren koordinaziopean.
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako ikastaroa ekainaren 29an hasi eta
uztailaren 26an bukatuko da, 9:30etik 13:30ak bitartean. Informazio
gehiago esteka
honetan.
Hurrengora arte.

Txikienek ere Inauteriko desfilean parte hartu zuten
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.