GURASOEN BULETINA (38)

Guraso agurgarriok:
Lehen lauhilekoaren amaierarekin batera Eguberriko oporrak datoz. Gogoan izan ikastolako azken egunean, abenduaren 20an, eskolak goizez izango direla. Umeentzat txistorra egongo da. Komenigarria izango litzateke txikiak baserritarrez edo artzaiez jantzita etortzea (izena arropa osoan, baita txapela eta zapietan jarri, mesedez). Egun horretan ez da jangela-zerbitzurik izango. Oporrak urtarrilaren 7an, astelehena, bukatuko dira.
Gauza hauek gogorarazi nahi dizkizuegu:

  • Santo Tomas egunean, Axularreko Ingurumen Batzordeko ikasle, guraso eta irakasleek Gipuzkoako Enparantzan postua jarriko dute. Lortutako dirua ingurumenarekin lotutako proiektuetara dedikatuko da (berziklaia, konpostajea, eguzki-panelak...). Laguntzea oso erraza da. Hurbildu eta beraiekin txistorra jan eta zerbait edan baino ez duzue egin behar.
  • Aurten lehenengo aldiz Gero Axular Taldeak Olentzerori harrera egingo dio Aieten, abenduaren 22an, Zorroagan aitonamonei eskainitako ekitaldiaren ondoren. Olentzero arratsaldeko 7etan Puiotik Etxadira jaitsiko da eta txalapartaz, toberaz, dantza eta musikaz ongi etorria emango zaio. BMren laguntzari esker, gaztain erreak doan banatuko dira. Aukera ona izango da zuen seme-alabek ikastolan ikasitako kantuak praktikatzeko. Anima zaitezte!
  • Gero Axular Taldeko umeek abenduaren 24an Donostia Jaiak-ek hiri erdialdean antolatzen duen kabalgatan parte hartuko dute.
  • Antigua auzoan ere Olentzerori harrera egingo zaio. Kasu honetan abenduaren 23an izango da. Pio Barojako zuhaiztitik abiatuko da.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki-album berriak: Lareoko urtegira txangoa, erdi aroko jaia, arrainez ikasten, handiak txikien antzezle, Dinosauroak LH 1en!, euskararen eguna, txikiak Txiki Parken eta Mari Domingi ikastolan.

:: Artikulu orokorrak :: Datak direla eta, bi artikulu berreskuratu ditugu: jostailuak erosteko aholkuak eta abarkak eta buruko zapiak nola lotu. Erabilgarriak izatea espero dugu.

:: Guraso Eskola :: Honez gero web gunean azken hitzaldiaren laburpena badago: Seme-alabei ezetz esan ahal izan. Menu honetan 56 hitzaldi-laburpen eta beste honetan 2007-08ko guraso eskolako programa dago.

---------------------------------

-Edu Etxeberriak, kirolaria eta ikastolako aita denak, LH 3ko umeei hitzaldia eman zien, munduko ibaiak ikasten ari direla aprobetxatuz. Eduk Al filo de lo imposible programarekin Nilo piraguaz zeharkatu zuen. Albistea hemen zabaltzen da.

-Gero Axular Dantza Taldeak, belaunaldien arteko gure bolondres programaren barruan eta Axular Musika Eskola eta Tximeleta Taldearen laguntzaz, aurten ere Donostiako aitona-amona guztientzako gabonetako jaialdia antolatzen du. Informazio gehiagorako esteka honetan begira ezazu.

-Tximeleta Taldeak Haur Txokoa antolatu du pardela erabiltzen ez duten 2 eta 3 urteko haurrentzat. Informazioa hemen dago.

-Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, aurtengo berrikuntza jardun onenaren saria merezi izan zuen praktika (37. buletina ikusi) Bilboko Euskalduna Jauregian berriro ere aurkeztea eskatu digu. Ekitaldian zilarrezko eta urrezko Q ziurtagiriak dituzten enpresa guztiak biltzen dituen 400 Klubeko urteko aktibitateei amaiera emango zaie. Hona hemen albistea.

-Belaunaldien arteko gure bolondres-proiektua (Matiako Gerontologi Institutuak) INGEMAk antolatu duen Belaunaldiak hurbiltzen izenburuko jardunean aurkeztuko da. Zehaztasun gehiagorako hemen begiratu.

Jai zoriontsuak izan!

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.