GURASOEN BULETINA (39)

Guraso agurgarriok:
Urte berrian ongi sartu izana espero dugu. Urtarrilean Axular.net-ek izan dituen berrikuntzak azaltzen dizkizuegu.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki-album berriak: Berrikuntza jardun onenari saria, Izarraitzera txangoa, lehen gizakiak, the wolf and 8 little kids, Olentzero iritsi da!, LH 1 eta 2koak Txiki Parken, aitonamonen Olentzero, Olentzero eta Mari Domingi Etxadin, ikastolako danborradak, danborrada Matia Fundazioan eta haur eta helduen danborrada ofizialak.

:: Artikulu orokorrak :: Axularreko danborradaren uniformearen sorrerari buruzko artikulua berreskuratu dugu

:: Foroak :: Gure foroetan parte har dezakezuela gogorarazten dizuegu: iragarki-taula, web gunea hobetzeko iradokizunak, guraso eskola eta ikasle ohiak. Foro moderatuak direnez, mezuak kudeatzaileak onartu behar ditu.

---------------------------------

-Klima-aldaketari buruzko erakusketa. Axularreko ingurumen batzordeak Cristina Enean martxoaren 11 arte egiten den erakusketaz informazioa helarazten digu. Albistea hemen sakontzen da.

-Albiste honetan Axularreko danborrada guztien ordutegiez informatzen genuen. Esteka honetan gure danborradez galdetzen ausartu ez eta jakin nahi duzuen guztia aurkituko duzue.

-DBH eta Batxilergoko ikasleek erabiltzen duten Ikasgela Birtuala migrazio-prozesuan dago. Ikastolan zerbitzaria jarri dugu zerbitzua hobeagoa eta azkarragoa izateko. Transizioak hilabetea iraungo du. Bitartean ikastaro batzuk plataforma berrian eta besteak zaharrean egongo dira. Otsailaren bukaeran prozesua amaituko da.

Hurrengora arte!

Danborrada Matia Fundazioan
Danborrada Matia Fundazioan

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.