GURASOEN BULETINA (41)

Guraso agurgarriok:
Pasa den martxoaren hasieran gure Web Atariak, www.axular.net, 300.000 bisita gainditu zituen, hau da, batez besteko 60.000 bisita urtean. Ikasgela Birtuala, www.axular.org, bere aldetik, 40.000 bisitara iritsi da 2005ko irailetik, eta honez gero 62 ikastaro indarrean daukagu bertan. Hezi Top gure pedagogia-atari irekian, hezitop.axular.org, 160 erabiltzaile daude eta sarbide irekiko 12 ikastaro interesatuen eskura daude. Egoera arrakastatsu horrek berrikuntza eta teknologia berriak gure heziketa-lanean aplikatzen jarraitzeko animatzen gaitu.
Buletin elektroniko honetan www.axular.net-en Aste Santutik hona egon diren aldaketen berri erakutsiko dizkizuegu.

----------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki-album berriak: Xoldokogainara txangoa, Arantzazuko Bake Zentruan, 2 urteko haurrak Txiki Parken, trukaketa ikasle alemanekin, Chillida Lekun, DBH 2koak arraunean, pintxoaren eguna, eguzki-sukaldea, jaia LHko lehenengo zikloan, Oiasso museora bisita, Koliseoa eta GIPU ikastolan.

:: Guraso Eskola :: Aurtengo Guraso Eskolako azken hitzaldiaren laburpena webgunera igo dugu, gure ikastolaren esperientzia sexu-heziketan alegia. Ohi denez, esteka honetan Guraso Eskolako hitzaldien laburpenak aurkituko dituzue. Foro honetan iradokizunak egin ditzakezue hurrengo edizioari begira.

---------------------------------

-Enjoy English. Esteka honetan aurtengo Enjoy English-en izena emateko baldintzak eta epeak daude.

-Axularreko Ingurumen Batzarrak Cristina Enea Fundazioak udaberriko agenda argitaratu duela jakinarazi digu. Informazio gehiago hemen.

-Apirilaren 14an ZirIKTeroak komunitateko hezitzaile batzuk Axularren bildu ziren proiektuak azaldu eta pedagogi berrikuntzaz solasteko. ZirIKTeroak komunitatea teknologia berrietan interesaturik dauden hezitzaileek osatzen dute. Albistea hemen zabaltzen da.

-Bertso Udalekuak. Bertsozale Elkarteak bertsolaritza ikasteko udalekuak antolatu ditu. Esteka honetan zehaztapenak aurkituko dituzue.

-GIPU en la Ikastola. GIPU, Bruesa saskibaloi-taldeko maskota, ikastolara hurbildu zen LHko 3. eta 4. mailako neska-mutilak bisitatu, horiekin hitz egin eta partidak animatzera. Hona hemen albistea.

-Axularreko belaunaldien arteko bolondres proiektua Ikastolen Elkarteak Gasteizen antolatu dituen XV. Jardunaldi Pedagogikoetan aurkeztu da. Jardunaldiotan konpetentzien erabilpena hezkuntzan analizatzen da. 10 urte bete dituen proiektu horren informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

-Gero Axular Dantza Taldeak Lamien Basoa ikuskizuna Hernaniko Biteri Kultur Etxean aurkezten du apirilaren 25ean, 20:00etan.

Hurrengora arte!


Batxilergoko ikasle batek Matiako egoiliar bat bisitatzen.

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

uletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.