Guraso agurgarriok:
2007-08 ikasturtea gaur bukatzen da. Irakasleek ekainaren 30a
arte lanean jarraituko dute. Idazkaritza irekita egongo da uztailaren
hirugarren astera arte. Hile beraren erdialdean datorren ikasturteari
buruzko informazioa posta arruntaz bidaliko zaizue (ordutegiak,
liburuak, eskolaz kanpokoak, garraioa, jangela, etab.). Udan zehar
Axular.net-eko
edukiak eguneratzen joango gara.
Gure webgunearen azken berrikuntzak erakusten dizkizuegu.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Argazki album berriak: LH
5. mailako neskak kirolariak, Urko
Otegi saskibaloi jokalariaren bisita, Pagoetara
txangoa, Donibane
Lohizunen, igeriketa-ikastaroa
eta Iruña-Veleiara
txangoa.
:: Artikulu
orokorrak :: Oporretan ikastea komeni ote den aztertzen
duen artikulua berreskuratu dugu.
---------------------------------
-LH 1. mailako haurrek Urgulleko Liburutegia bisitatu
dute. Albistea hemen
zabaltzen dugu.
-Marrazketa-lehiaketa
ikastolan.
-Haurraldek
antolatutako kulturaniztasunaren
tailerrak Unibertsitatean eta Axularren ospatu dira.
-Ingurumen
Batzordeak Aste
Berdeaz eta Cristina
Enean aurrera eramaten diren ekintzez informatu gaitu.
-LH 4. mailako neskek San
Luis Ikastetxearen Saskibaloi Txapelketa irabazi zuten. 5.
mailakoak, aldiz, bigarren izan ziren.
-DBH 3ko ikasleek argitaratzen duten Axular
News aldizkariaren ale berria kalean da.
-Gero
Axular Taldeak aurten ere Udako
Jaia antolatu du.
-Ikastolako Batxilergoko 18.
promozioaren agurra.
-Joaquín
Gálvez berriro Axularren izan da DBH 2. mailako ikasleei
historia biziko eskola eskainiz.
-Ekaineko deialdian aurkeztu diren Batxiler 2ko
ikasleen %100ak
hautaproba gainditu du. Zorionak!
-Axularreko
helduen Danborradak San Sebastián de los Reyes (Madril)
bisitatuko du.
Oporrak ongi pasa!