IMTLazarus formakuntza Guraso Eskolan

IMTLazarus formakuntza Guraso Eskolan

Asteazken honetan, IMTLazarus kudeaketa integraleko web-zerbitzuari buruzko tailerrarekin emango diogu hasiera 2023-2024 ikasturteko Guraso Eskolari.

Jardunaldi honetan, LH4 eta DBH4 bitarteko gure ikasleen gailuetan instalatutako programaren berri emango da. Programa honek ikasleen erabilera gainbegiratzea eta kontrolatzea ahalbidetzen du, eta, aldi berean, gailuen egoerari buruzko informazioa denbora errealean ematen du, betiere irakasleen eta familien parte-hartze aktiboarekin.

Tailerra online izango da eta bi txanda egongo dira:

  • Euskaraz: Urriaren 18an, asteazkena, 16:45ean.
  • Gaztelaniaz: Urriaren 18an, asteazkena, 17:45ean.

Tailer honetan parte hartzeko eta familientzako IMTLazarus-en kudeaketa panelean sartu ahal izateko, inprimaki hau asteazkena baino lehen betetzea ezinbestekoa izango da.

Esteka honetan, ikastolako Guraso Eskolan hiruhileko honetan emango diren hitzaldi guztiak kontsulta ditzakezu.

Azken urteotako hitzaldien laburpenak hemen kontsulta ditzakezu.