KiVa eguna 2023

KiVa eguna 2023

Gaur KiVa eguna ospatzen dugu ikastolan. KiVa ikastola gara! Ikastola atsegina!

Egunari hasiera emateko gure ikasleek bertso bat abestuko dute. Ondoren, elkarbizitza osasuntsua izan dadin ikasle eta irakasleak gelatan jazarpenaren inguruko eztabaidak eta konpromiso pertsonalak hartuko dituzte eta KiVa ikastola garela gogoratzeko konpromiso horiek apaingarrietan idatziko dituzte, mezu bihurtuz.

Gogoan izango dugu, halaber, KiVa eguna ez dugula gaur bakarrik ospatzen. KiVa eguna egunero da gure ikastolan. Horregatik, zaindu ditzagun inguruan ditugunak eta saiatu gaitezen guztiekin atseginak izaten.

Izan KiVa axularkide!

KiVa proiektuaz gehiago jakiteko, egizu klik hemen