Eta zu nongoa zara?

Eta zu nongoa zara?

Zer jaten dute jirafek? Non egiten dute lo pinguinoek? Nola jaiotzen dira krokodiloak? Taldeetan, HH4ko txikiek munduko animaliez mozorrotu, haiek bezala ibili eta zer jaten eta non bizi diren ikasi dute.

Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen Eta zu nongoa zara? tailerrean parte hartu dute gure ikasleek. Bertan, izaki bizidunak zaintzeko eta errespetatzeko ohiturak landu eta planetako bioaniztasuna ezagutu dute.

Asko ikasteaz gain, primeran pasa dute!