Irlandako ikasleen bisita

Irlandako ikasleen bisita

Atzerriko ikastetxeekin dugun trukaketa-programaren baitan, joan den astean Irlandako ikasleen bisita izan genuen. Gure ikasleek Irlanda bisitatu ondoren, Buncrana herritik etorritako 17 ikasleak gure Batxi 1eko familietan egon dira eta jardueraz betetako astea igaro dute.  Aquariuma eta Guggenheim Museoa bisitatu dituzte, kayac ikastaro batean parte hartu dute, Donostia hiria ezagutu dute eta Igeldoko Canopy Parkean primeran pasa dute. Esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat!