Gozatu saskibaloiaz!

Gozatu saskibaloiaz!

Gure ikastolan kirola pertsonaren garapenerako funtsezko tresna gisa ulertzen dugu. Kirol jarduera, oraingoan saskibaloia, gure ikasleengana are gehiago hurbiltzeko asmoz, Axular Lizeoak gure familientzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat akordio itxi ditu.

AXULAR LIZEOAren eta GBC ren arteko kolaborazio akordioa:

  • DENBORALDI OSORAKO ABONUA: Axular Lizeoko ikaslea + guraso 1 ( 10€ + 30€ )

AXULAR LIZEOAREN eta IDK EUSKOTREN IBAETA ren arteko akordioa:

  • DENBORALDI OSORAKO ABONUA: Axular Lizeoko ikaslea 20€

Eskaintza hauen bitartez GBC eta IDK EUSKOTREN IBAETA taldeak animatu eta saskibaloiaz gozatzeaz gain, noizean behin Saski Axularreko taldeek partiden atsedenaldietan kantxara jolastera ateratzeko aukera izango dute, baita jokalariak agurtzeko aukera ere.

Amaitzeko, ikastolaren eta Basket Country dendaren arteko akordioaren berri ematen dizuegu, saskibaloiko talde federatuei (DBHtik aurrera) eta SASKI AXULAR ESKOLAko partaideei deskontu interesgarriak eskaintzen dizkiena.

Informazio gehiagorako idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.