Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2024ko martxoaren 5ean egingo da, arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian, 18:30ean bigarren deialdian eta 19:00ean hirugarren deialdian erakundeak Donostia herriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan. 

Hona hemen GAI ZERRENDA: 

  1. Batzarraren akta sinatzeko bi bazkide izendatzea.
  2. Memoria, Galeren eta Irabazien Balantzea eta Kontuak irakurri eta, hala badagokio, onartzea, baita 2023ko ekitaldiko emaitza aplikatzeko proposamena ere.
  3. Lehendakariari eta idazkariari ahalmenak eskuordetzea, Batzar Nagusiak hartutako erabakiak formalizatu, osatu, garatu, zuzendu eta gauzatzeko, eta Kooperatiben Erregistroan behar diren izapideak egiteko.
  4. Kontseilu Errektoreko kide batek uko egin izanaren eta errelebo-prozesuaren berri ematea.
  5. Galde-erantzunak.

Donostian, 2024ko otsailaren 21ean.

Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Artezkaritza Kontseiluko Presidentea

Oharra: Bazkide guztiek eskubidea dute onartu beharreko gai-zerrendako puntuei dagozkien dokumentuak aztertzeko, dokumentazio ekonomikoa barne.

Ordezkaritza emateko, inprimatu, bete eta sinatu dokumentu hau eta zure ordezkariak batzordera eraman dezala, mesedez.