Gero Axular Dantza Taldea Txinara

Gero Axular Dantza Taldea Txinara

Gero Axular Dantza Taldea urriaren 1etik 7ra Txinako Quingxu hirian ospatuko den arte folklorikokoaren lehen jaialdian parte hartzeko aukeratua izan da, munduko beste 8 folklore- taldeekin batera.

Uda honetan Austria, Polonia, Frantzia eta Txekia bisitatu ondoren, oraingo honetan gure dantzariak Txinara abiatuko dira, beren lanaren kalitatea berriro erakutsiz. Bertan, Mexiko, Ekuador, Filipinak, Georgia edo Bulgariako taldeekin parte hartuko dute, besteak beste.

2004. urtean sortu zenetik, Gero Axular Dantza Taldeak nazioarteko 51 jaialditan parte hartu du eta 270 emanaldi baino gehiago eskaini ditu mundu osoan.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Gero Axularri gure kultura mundu osoan zabaltzeagatik.

Zorionak eta zorte on!