Gero Axularren arrakasta Txinan

 Gero Axularren arrakasta Txinan

Gero Axular Dantza Taldea, Quingxu-Txinako Nazioarteko 1. Folklore Jaialdian parte hartu ondoren, joan den asteazkenean iritsi zen.

Jaialdiaren arduradunek jakinarazi zutenez, ekitaldia milioi bat lagunek zuzenean jarraitu zuten. Era berean, bi desfile jendetsu eta hainbat emanaldi egin ziren leku txikiagoetan, ekitaldia gainerako biztanleengana hurbiltzeko asmoz.

Jaialdia zuzenean eman zen Txinako telebista nagusiaren bidez, baita bigarren mailako beste telebista batzuen bitartez ere.

Beste behin ere, Gero Axularreko gure lagunak zoriondu nahi ditugu beren lana munduaren beste aldean erakusteagatik eta gure kultura munduan zehar zabaltzeko egindako lanagatik.