Pauso Berriak programa

Pauso Berriak programa

Gaur goizean Pauso Berriak ( Atzegi + Gureak ) programako prestakuntza taldearen bisita jaso dugu, gure lankidea den Olaiak bizi duen esperientzia sozio-laborala gertutik ezagutzeko.

Olaiak maiatzean hasi zituen praktikak ikastolan, Pauso Berriak programaren bidez, eta anfitrioi gisa jardun du, egiten dituen lanak erakutsiz. Formazio taldeak Olaiaren eginkizunak ikusi ezezik, bere lankideak ezagutzeko aukera izan dute, Olaiaren praktikaldiaren egunerokotasunean funtsezkoak direnak. Bisita amaitzeko, Olaiak prestakuntzako ikasleak animatu ditu, etorkizunean enpresa desberdinetan praktikak egiten has daitezen.

Eskerrik asko, Olaia, egiten ari zaren lanagatik. Zorionekoak gara zu gure taldean izateagatik!

Pauso Berriak programaren bideo hau ikustera animatzen zaituztegu. Bertan, Olaiak bezala, beste ikastetxe batzuetan praktikak egin dituzten pertsonen esperientziak jasotzen dira.