Axular munduan

Axular munduan

Aste mugitua eta ederra dugu aurretik.

Ikastola murgilduta dagoen #geroa2030 eraldaketa pedagogikoa proiektuaren barruan eta gure pertsona ereduari, euskalduna eta mundura irekia dagoenari erantzunez, DBH4ko ikasleak Goes-en (Herbeheretan) ditugu urtero aurrera eramaten dugun trukaketa programa barruan. Honi jarraipena emanez, DBH3ko familiek, asteazkenetik aurrera Bordeletik etorritako ikasleak jasoko dituzte gure etxeetan astean zehar kultura, jakintza eta kirolarekin lotutako ekintza ezberdinetan parte hartuz. Asteari amaiera emateko, Batxilergoko 1.mailako talde bat Irlandara abiatuko da.

Ordurarte, Aretten (Frantzian) eskiatzen ditugu DBH3.mailako gure ikasle eta irakasle talde bat.

Ostegunera iritsita Axularreko Gazte Lege Biltzarreko saio berri bat izango dugu eta gure geletako ordezkariak Gipuzkoako Lege Biltzarretara hubildu eta streaming-en bitartez geletan emanez ikaskide guztiek aurrez geletan landutako gaiak eta argudioak nola defenditzen dituzten ikusiz. Oraingoan, mugikorren erabilpenaren inguruan arituko dira ikasleen osoko bilkuran.

Egun berean, Hezkuntza Sailak Erasmus Plus programaren barruan bultzatu duen STESSIE proiektuko Europatik etorritako arduradunak izango ditugu ikastolan, aniztasunari eta integrazioari nola erantzuten diogun ezagutzeko. Ohorea dugu, Madril, Valentzia, Bulgaria, Serbia, Malta eta bestelako lurraldeetatik hezkuntzan adituak diren profesionalek Axular Lizeoa erreferente bezala hartu eta guregana hurbiltzea.