First Lego League Explore proiektuen aurkezpenak

First Lego League Explore proiektuen aurkezpenak

Urtero bezala, gure ikasleek First Lego League Euskadiko finalean erakutsi duten talentua izugarria izan da.

Izan ere, aurreko aste hauetan eta eta First Lego League EXPLORE robotika programaren baitan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak ahalegin handiz aritu dira lanean beren proiektuetan. Joan den ostiralean epaimahai baten aurrean aurkeztu ondoren, asteburu honetan Laia Alzuri, Jon Belloso, Leo Zorrilla, Martina Goikoetxea, Oinar Martinez, Inés Zubiria, Izar Igal eta June Belloso ikasleak, beraien gelakideen ordezkari gisa, Arrasaten ospatu den First Lego League Euskadiko finalean izan dira eta beren lanak aurkeztu dituzte, guztien atzean dagoen ahalegina eta talentua erakutsiz.

Zorionak ekipo!