Gipuzkoa Basket saskibaloi taldearen bisita

Gipuzkoa Basket saskibaloi taldearen bisita

Joan den astean gure ikasleek oso bisita berezia izan zuten. Mikel Motos, Manex Ansorregi eta Sandi Marcius Gipuzkoa Basketeko jokalariak ikastolara etorri ziren, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin batera bazkaltzera. Ondoren, taldeka, solasaldi atsegina partekatu zuten eta kirola egiteak eta elikadura osasuntsuak haur eta nerabeen garapenean duen garrantziaz hitz egin zuten.

Primeran pasatzeaz gain, gure ikasleek asko ikasi zuten.

Eskerrik asko, Gipuzkoa Basket, zuen bisitagatik. Hurrengora arte!