Batxilergoko ikasleak Passion for Knowledge jaialdian

Batxilergoko ikasleak Passion for Knowledge jaialdian

Pasa den ostiralean, Batxilergoko ikasleak diren Martin Arzelus, Ane Barbulo, Ander Gorrotxategi eta Nora Zuriarrain, Xabier Mendarte irakaslearen gidaritzapean, Donostia International Physics Centerrek antolatutako Passion for Knowledge ezagutzaren jaialdiaren barruan, "Zientziarekin solasean!" izeneko ekitaldian parte hartu zuten. Bertan ikasleek Nobel saridun zein puntako ikertzaileak ezagutzeko eta beraiei galderak egiteko aukera izaten zuten. Topaketa horien helburu nagusia gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea da. 

Ekitaldian Maria Vallet-Regí (Biomaterialetan aditua eta Rey Jaime I. Saria 2018), Jean-Marie Lehn (Kimika supramolekularrean aditua eta Kimikako Nobel Saria 1987) eta Jack Szostak (Zahartzea eta bizitza artifizialean aditua eta Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria 2009) zientzilariek parte hartu zuten.