Ikas-bizi astea DBH1 eta DBH2. mailetan

Ikas-bizi astea DBH1 eta DBH2. mailetan

Aurreko astean zehar DBH1 eta 2ko ikasleek Ikas-bizi astea ospatu zuten. Hainbat ekintza burutu zituzten ikastolan zein ikastolatik kanpo.

DBH1eko ikasleak Eureka! Zientzia Museora joan ziren, HHko ikasleekin elkarketa egin zuten, eskulanei denbora bat eskaini zien eta mihiluzeren bidez lanketa desberdinak egin zituzten. Zugarramurdiko kobazuloak bisitatzeko aukera ere izan zuten.

DBH2ko ikasleek, aldiz, elikagaiei eskaini zien aste hasiera, errezetak klasean egiten, menu bat diseinatzen eta horren aurrekontua egiten; HHko ikasleekin ere elkarlanean aritu ziren, mahai-jokoekin ere asko disfrutatu zuten eta Club Atlético San Sebastianera joateko aukera izan zuten. Asteari bukaera emateko, Segurara irtenaldi bat egin zuten.