Inauteriak 2024

Inauteriak 2024

Musikaz eta kolorez alaitu genuen atzoko eguna.

Txikienek ohiko desfilean parte hartu zuten, itsas animaliez mozorrotuta. Txipiroiak, manta arrainak, itsas zaldiak eta marrazoak auzoan zehar ibili ziren eta festaz izugarri gozatu zuten.

Arratsaldean, Lehen Hezkuntzako gure ikasleak frontoian bildu ziren inauteriak ospatzeko.

Giro polita izan genuen gure artean eta bai haurrek baita ikastolako langileek ere primeran pasa genuen.

Haur Hezkuntzako Inauterien bideoa hemen ikus dezakezue.

Lehen Hezkuntzako Inauterien bideoa hemen ikus dezakezue.