Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Gaur, otsailak 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Zientzia- eta teknologia-komunitatean betetzen duten funtsezko eginkizuna aitortzea, munduko garapen ekonomikoan egiten duten ekarpena eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren helburu eta xede guztiekiko egiten duten aurrerapena nabarmentzea dira egun honen helburuak, besteak beste.

Egun hauetan, zientzian diharduten emakume batzuen lana errepasatu dugu geletan, jarduera zientifiko-teknikoei egozten zaizkien ohiko rol maskulinoak hausteko eta nesken eta nerabeen artean ikasketa zientifikoen aukeraketa sustatzeko helburuarekin.