Oporrak bakean programa

Oporrak bakean programa

Donostiako Udaleko Lankidetza Saila uztailean eta abuztuan 8 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak hartzeko interesa duten familien bila dabil.

Oporrak bakean programak haur errefuxiatuak familia donostiarretan harreran hartzea du helburu. Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia donostiarrek herri sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera dute.

Aurten 38 urte beteko dira Saharako haurren lehen taldea Donostiara etorri zenetik. Zoritxarrez, egoera ez da aldatu eta Aljeriako kanpamentuetan errefuxiatu gisa bizitzen jarraitzen dute.

Martxoaren 20an arratsaldeko 17:30ean informazio bilera bat eskainiko da Donostiako Udaletxean. Anima zaitez!

Dokumentu honetan informazio osoa kontsulta dezakezu.

Informazio gehiago: 943481471 / 630533468 edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.