Europako STESSIE proiektuko arduradunak ikastolan

Europako STESSIE proiektuko arduradunak ikastolan

Gaurko egunean Hezkuntza Sailak bultzatutako STESSIE (Erasmus +) proiektuaren Europako arduradunak izan ditugu ikastolan. Estatuko hainbat tokitako eta Belgika, Bulgaria, Serbia edo Malta bezalako herrialdeetako hezkuntzan adituak diren profesionalek gure ikastolak ikasgeletan inklusioari eta aniztasunari ematen dion tratamendua gertutik ezagutu nahi izan dute.

Zuzendaritza taldeko hainbat kiderekin bildu ondoren, ikasleekin eta irakasleekin partekatu dute goiza.

Ohore handia da gure hezkuntza-komunitate osoarentzat nazioarteko profesionalek gure ikastola erreferentziatzat hartzea.