Ikastolen VII. Batzarra

Ikastolen VII. Batzarra

Datorren ekainaren 22an, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHI), VII. Batzarra Iruñan ospatuko du.

VI. Batzarra 2009. urtean izanda, hamabost urte luze igaro ditugu gizartean eta baita ikastoletan aldaketa nabarmenak emanez. Gaur egungo testuingurua eta erronkak ezberdinak izanda, ezinbestekoa dugu ikastolen etorkizuna irudikatu eta zer nolako eredua nahi eta behar dugun ere eraikitzea.

Horrela, gure ikastola, ikastolen mugimenduaren kide eta partaide izanda, NONDIK GATOZEN, NON GAUDEN eta NORA JOAN NAHI DUGUN ere gure hezkuntza komunitatearekin batera jaso eta EHIri helaraztea nahiko genuke.

Horretarako, EHI-k finkatutako egutegiari erantzun nahian, hurrengo kronograma diseinatu dugu:

  • Martxoak 14 – Familiei komunikazioa.
  • Martxoak 19 – (Egun Osoa) Ikastolako ZUZENDARITZA TALDEAK prozesuaren inguruko gogoeta saioa.
  • Martxoak 19 – (17:00-19:00) FAMILIENTZAT prozesuaren inguruko gogoeta saioa.
  • Apirilak 9 - (16:45-18:45) LANGILEAK prozesuaren inguruko gogoeta saioa.
  • Apirilak 11 – ARTEZKARITZA KONTSEILUA eta ZUZENDARITZA prozesuaren inguruko deskargoa eta azken ekarpenak.
  • EHIri ONDORIO TXOSTENA helarazi.

Horrela, martxoaren 19an arratsaldeko 17:00etan bilera egingo dugu ikastolako azken solairuan, guztion ekarpenak jasotzeko eta hauek eztabaidatuko ditugu EHIri helarazteko.
Izena emateko, galdetegia hau bete ezazue. 

Dokumentu honetan Ikastolen Batzarren inguruko informazio gehiago kontsulta dezakezu.