Xuhar Otegi eta kirol egokitua

Xuhar Otegi eta kirol egokitua

Kirola egitea onuragarria da denontzat, eta are gehiago desgaitasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonentzat. Gure ikaslea den Xuhar Otegik eta bere familiak argi dute eta duela urte batzuk Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federaziora jo zuten, Xuharrek kirola egiten jarrai zezan eta bere bizi kalitatea hobetu zezan.

ETBko Biba Zuek! saioak Xuhar eta bere aita elkarrizketatu ditu eta kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.

Bideoa ikusteko, sakatu hemen.

Eskerrik asko Xuhar, gure txapelduna zara!