2022-2023 ikasturteko zirkularra

2022-2023 ikasturteko zirkularra

Hona hemen 2022-2023 ikasturteari buruzko informazioa, etapa bakoitzeko dokumentu xehetuak, testuliburuak, egutegiak, tutoreak, zerbitzuak eta bestelakoak. Gogora ezazue berri honetan bildutako informazioa eguneratu berri dugun webgunearen ohiko menuetan ere aurkituko duzuela. 

SARRERAK ETA IRTEERAK
Datorren ikasturteari begira, ikastolako sarrera-irteeretan aldaketa batzuk egin ditugu. Taula honetankontsulta ditzakezue, baita ordutegiak ere.

OHARRA: Garbitasun lanak direla eta, arratsaldeko 18:00etatik aurrera ezingo da ikastola eremuan egon baldin eta eskolaz kanpoko ekintzetan edo kirol jardueretan parte hartzen ez bada. Ordu horretan eraikina itxi egingo da eta ezingo da barrura sartu.

GARRAIOA
Ikastola jasangarriagoa lortu nahian oinez, bizikletaz, garraio publiko edota ikastolako autobus zerbitzua erabiltzera animatzen zaituztegu.  
Dokumentu honetangarraio-zerbitzuaren ibilbideak eta ordutegiak aurkituko dituzue. 
Kontuan izan aldaketa batzuk egon direla bai geltokietan baita ordutegietan ere. Hortaz, dokumentua ondo berrikustea gomendatzen dizuegu.
Bestalde, autobusak 16:25ean irtengo dira arratsaldez, ikastolako eremuan zirkulazioa erraztu eta pilaketak saihesteko.
Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera irailak 1etik aurrera.

JANGELA
Zerbitzu honetan matrikula berria, baja edota maiztasunean aldaketak egin nahi izanez gero, idatzi mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, mesedez, irailaren 1etik aurrera.
Jangela-zerbitzuaren hasiera datak:
    •LH, DBH eta BATXILERGOA: Irailak 12
    •HH3-HH4-HH5: Irailak 19
Irailaren 12tik 16ra, jangela zerbitzua eskainiko da behar duenarentzat. Eskaera egiteko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. irailaren 1 eta 2 bitartean (epe honetatik kanpo ez dugu jangelako zerbitzua ziurtatuko).
OHAR GARRANTZITSUA: Antolaketa arrazioak direla-eta, aste honetan jangela erabiltzen duten ikasleen bila 14:30ean etorri beharko zarete, eta ez lehenago.

OHARRAK: 

  • Aurten jangela egun solteetan erabili ahal izateko aukera berreskuratuko dugu. Eskaera egiteko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • DBH4-BATXI 1 eta BATXI 2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20era.
  • Jangelako txandak webgunearen Zerbitzuak/Jangela-zerbitzuak menuan aurkituko dituzue.

HARRERA GELA
Ikasturte honetan ere harrera edo zaintza zerbitzua izango dugu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, goizeko 8:00etatik 9:00etara. Beraz, ordutegi horretan, zerbitzu horren erabiltzaileak bakarrik sartu ahal izango dira ikastola-eremuan.
Prezioa: 20€/hileko. Egun solteak erabili ahal izateko aukera egongo da, 3€ /eguneko prezioan. 2 urteko ikasleentzat, aldiz, doakoa izango da.
Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera irailaren 1etik aurrera, mesedez.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Esteka honetandatorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue. 
Ekintzen hasiera datak:
    •Haur Hezkuntza: Irailak 19 (Haurrak Beti Jolasean urrian hasiko da).
    •Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa: Irailak 12
Irailaren 1etik 5era alta berriak leku libreak dauden ekintzetan onartuko ditugu. Hortaz, egun horietan izena-emateak INIKAZ egin beharko dira. Ondoren matrikula berriak nahiz bajak hiruhilekoen amaieran baino ez dira onartuko. Judon konpromezua urte osokoa izango da.
Zalantzak helbide honetara zuzen ditzakezue: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

KIROLA
Dokumentu honetan2022-23 ikasturteko Eskola Kirolaz eta Kirol Federatuaz informazioa aurkituko duzue.
Kirolaren zerikusia duen edozein zalantza argitzeko, irailaren 1etik aurrera E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. 


Jarraian etapa bakoitzeko dokumentuak eta egutegiak eskaintzen dizkizuegu: 

DOCUMENTUAK (Klikatu esteketan)
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa
Eskola-egutegi orokorra
Batxilergoko egutegia