Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Kirola eta osasuna

Kirola gure baloreei zuzenki erantzun eta ikasleek beharko dituzten konpetentziak garatzeko tresna pedagogiko ezin hobea delakoan gaude. Taldeko lana, harremanak, galtzen eta irabazten ikastea, elkartasuna, autoezagutza, norberaren zaintza, frustrazioaren kudeaketa eta bestelakoak lantzeko ekosistema paregabea denez, kirola ikastolako hezkuntza-proiektuko oinarrietako bat da.

Lagundu gure proiektuetan!