Eskolaz kanpokoak

Kirolak eta arte-heziketak haur eta gazteen jolas-giroko garapen psikomotriza, ongizate eta osasunari laguntzen diete. 

Gehiago jakiteko, gurekin harremanetan jarri

Eskolaz kanpoko kirolaren aurkezpena

Azken emaitzak, sailkapenak eta gehiago

Jokatu diren azken partiden emaitzak eta sailkapenak  ezagutu nahi badituzu www.kirolak.net kontsulta dezakezu. Hurrengo partiden data eta orduak ostegunero berritzen dugun dokumentu honetan daude.

OHARRA: Hurrengo partidak jokatzeko lekuetan aldaketak egon daitezke. Beti Ikastolan ematen den informazioak lehentasuna dauka. Kirol arduradunarekin harremanetan jartzeko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Gure ikasleak ere entrenatzaile

Azkenengo urte hauetan, progresiboki, Axular Lizeoko kirol taldeetako monitore edo entrenatzaileak gure ikasgeletatik ateratzen joatea erabaki dugu. Ez da lan erraza, gure gaztetxoentzat prestatzaile egokiak aurkitzea. Urtetan, kanpotik ekarritako gazteak izan ditugu “mister” bezala, baina benetan zaila egiten zaigu jarraipena lan hauetan lortzea.

Normalean, lan hori uzteko, unibertsitatean klaseak edo lanean hastea izaten dute arrazoi. Aurten, entrenatzaile lanetan ikasle eta ikasle ohiak dauzkagu, horietako batzuk arbitro gisa larunbatero lanean. Gerta daiteke, guraso batzuen ustetan batez ere, monitore hauek esperientzia gehiegi ez izatea, erantzukizun akatsak izatea, baina ezin duguna inolaz ere ahaztu honakoa da: Formaziorako edo hezkuntzarako zentro bat gara eta monitore hauek gure ikasleak izanda, gure beharra da funtzio hauetan ere heztea.

Kirol monitorea izatea oso aberatsa izan daiteke gure ikasleentzat. Boluntariotza-programa bezala, osagarri sozial handikoa da. Ardura hau hartu nahi duten ikasleek garbi izan behar dute lehenik, umeekin egotea gustukoa dutela.

Behin lanean hasita ardura izango da landuko duten lehen “balorea”. Talde edo kolektibo bat zuzentzeko, edo arduraduna izateko, talde barruan denen arteko errespetua izango da hurrengo “balorea” garatu beharko duguna. Monitoreek “eredu izanik” erakutsi behar dute. Honela, zenbait kasutan irakaslearen “jarrera serioa” hartu behar dutenean, hau da, zigor bat aplikatu behar dutenean, irakaskuntza lanbide dugunon zenbait jarrera, hobeto uler ditzakete.

Ikasle horiek guztiak aurrera ateratzen duten lana, benetan eskertzekoa da, eta “foro” honetatik animatzen zaituztegu ardura honetan jarraitzen.


Entrenamenduak

Kirol-entrenamenduei buruzko informazioa infografia honetan aurkituko duzu.

 

Gurasoei mezua

Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere. Umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezteko jolasten dute. Ez ezazu hori inoiz ahaztu!

Ikusle onaren dekalogoa

  1. Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere. Umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezteko jolasten dute. Ez ezazu hori inoiz ahaztu!
  2. Parte hartzaile guztien ahaleginak txalo itzazu. Garrantzitsuenak ez du zertan emaitza izan behar.
  3. Huts egiteagatik ez iezaiezu erriertarik egin, ikasten ari dira eta. Diozun guztia positiboa izan dadila, horixe motibagarriena baita.
  4. Jardueran parte hartzen dutenekin errespetua azaldu (ikasle, entrenatzaile, arbitro zein ikuslegoarekin). Guztiak beharrezkoak dira!
  5. Seguru aski zer egin behar duten jakingo duzu, baina ez itzazu “telebideratu” zer egin behar duten momentu oro esanez. Jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna eman behar zaie.
  6. Arbitroen erabakiak errespeta itzazu eta anima itzazu umeak gauza bera egitera eta ezarritako araudiaren arabera jokatzera.
  7. Jendeak edota parte hartzaileek sortutako edozein motatako indarkeriari edo jarrera desegokiei uko egiezu.
  8. Jarduerari amaiera emandakoan norberaren hobekuntza eta taldearen baloratu. Ez eman garrantzia emaitzari soilik.
  9. Ikusleek arau hauek betetzeko ahaleginak egin, era horretan jarduera denentzat onuragarriagoa izango delako.
  10. Ez inoiz ere ahaztu zure portaera seme-alabentzako eredua izango dela, ezta benetako protagonistak beraiek direla.

Axular Lizeoaren kirol sailak bideo hau ikustera gonbidatzen zaituzte, hausnartzeko baliagarria izango zaigulakoan.
Ikusi bideoa