2022-23 ikasturte berriko antolaketa

2022-23 ikasturte berriko antolaketa

Ikasturte berriko eskolaz kanpoko ekintzak aurkezten dizkizuegu, baita kirolaz, jangelaz, garraioaz eta harrera-gelaz informazioa ere.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.

Aurreko urteotan bezala, zuen seme-alaben adinari dagokion eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza aztertutakoan, izena INIKA APPren bitartez eman beharko duzue. Dokumentu honetan horretarako urratsak deskribatzen dira. Jakin izena-emateak behar bezala egiteko INIKA APPren azken bertsioa izan beharko duzuela (edo bestela deskargatu PLAY STORE edo APP STORE bidez).

Izena emateko unean, kontuan izan ezazue zuen seme-alabak 2022-23 ikasturtean izan duen maila akademikoa aukeratu eta maila horri dagokion eskolaz kanpoko ekintza hautatu behar duzuela.

Antolaketa dela-eta, Axular Lab, Lacunza, Leizaur eta Algorithmics ekintzetan izena beste era batera emango da:

Izena emateko epea ekainaren 17an amaituko da. Hortik aurrera, matrikula berriak beteta ez dauden ekintzetan bakarrik onartuko dira.

OHARRA: Ekintzak hasitakoan matrikula berriak nahiz bajak hiruhilekoen amaieran baino ez dira onartuko. Zalantzak helbide honetara zuzen daitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

KIROLA

Dokumentu honetan 2022-23 ikasturteko Eskola Kirolaz eta Kirol Federatuaz informazioa aurkituko duzue.

Eskola kirolean (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arte) ikasleen partaidetza %97 ingurukoa izaten denez, ikasle guztiak matrikulatutzat emango ditugu. Zuen seme-alabak parte hartzea nahi ez baduzue, zuzendu mezu bat kirol-koordinatzailea den Jon Kepa Egureni, mesedez  (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

JANGELA

Prozesua errazte aldera, 2021-2022 ikasturtean jangela erabili duten ikasleen izen-ematea berritutzat emango dugu. Matrikula berri, baja eta maiztasunean aldaketak egin nahi izanez gero, idatzi mezu bat ekainaren 17a baino lehenago E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, mesedez. Hortik aurrera ezingo dugu zerbitzua bermatu.

OHARRAK

  • Aurten jangelan egun solteak erabili ahal izateko aukera berreskuratuko dugu. Eskaera egiteko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..
  • Ez da OFFICE zerbitzurik egongo. DBH4-BATXI 1 eta BATXI2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20etara.

GARRAIOA

Hemen ere prozesua errazte aldera, 2021-2022 ikasturtean garraio-zerbitzua erabili duten ikasleen izen-ematea berritutzat emango dugu. Matrikula berri, baja edo aldaketak direla-eta, izatzi mezu bat ekainaren 17a baino lehenago  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. Hortik aurrera ezingo dugu zerbitzua bermatu. Kontuan izan ezazue ikasturte honetan izandako aldaketak mantenduko ez direnez, berriro eskatu beharko direla. Ohiko autobus eta geltokietako aldaketez ari gara.

HARRERA-GELA

Ikasturte honetan ere 8:00tik 9:00ak arteko harrera-gelako zerbitzua martxan izango dugu. Zerbitzua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen eskura izango da. Hileko 20 euroko prezioa izango da. 2 urteko gelako ikasleentzat, aldiz, doakoa izango da.

Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera ekainaren 17a baino lehen, mesedez. Hortik aurrera ezingo dugu zerbitzua bermatu.

OHAR GARRANTZITSUA: Izena emateko epea amaitutakoan, zerbitzu guztiak antolatzeari ekingo diogu eta, uztailaren erdialdera, eskolaz kanpoko ekintzez, garraioaz, hezkuntza-etapez eta eskola-kirolaz webgunean dagoen informazioa eguneratuko dugu 2022-23 ikasturtearena islatuz.