2023-2024 ikasturteko zirkularra

2023-2024 ikasturteko zirkularra

Hona hemen 2023-2024 ikasturteari buruzko informazioa, etapa bakoitzeko dokumentu xehetuak, testuliburuak, egutegiak, tutoreak, zerbitzuak eta bestelakoak. Gogora ezazue berri honetan bildutako informazioa eguneratu berri dugun webgunearen ohiko menuetan ere aurkituko duzuela.

GARRAIOA

Ikastola jasangarriagoa lortu nahian oinez, bizikletaz, garraio publiko edota ikastolako autobus zerbitzua erabiltzera animatzen zaituztegu. 

Dokumentu honetan garraio-zerbitzuaren ibilbideak eta ordutegiak aurkituko dituzue. Kontuan izan aldaketa batzuk egon direla bai geltokietan baita ordutegietan ere. Hortaz, dokumentua ondo berrikustea gomendatzen dizuegu.

Bestalde, autobusak 16:25ean irtengo dira arratsaldez, ikastolako eremuan zirkulazioa erraztu eta pilaketak saihesteko.

Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera irailak 1etik aurrera.

JANGELA

Jangela-zerbitzuaren hasiera datak:
    •LH, DBH eta BATXILERGOA: Irailak 11
    •HH3-HH4-HH5: Irailak 18
    •2 urteko gela: Irailak 20

OHAR GARRANTZITSUA: Irailaren 11tik 15era, HHko ikasleek klaseak goizez izango dituzte, beraz, aste horretan jangela zerbitzua eskainiko da behar duenarentzat. Eskaerak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz egingo dira gautik abuztuaren 30 bitartean (epe honetatik kanpo ez dugu jangelako zerbitzua ziurtatuko). Antolaketa arrazioak direla-eta, aste honetan jangela erabiltzen duten ikasleen bila 14:30ean etorri beharko zarete, eta ez lehenago. 

AVISOS:

  • DBH4-BATXI 1 eta BATXI 2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20era.
  • Jangelako txandak webgunearen atal honetan kontsulta daitezke.
  • Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.

Ekintzen hasiera datak:
    •Haur Hezkuntza: Irailak 18 (Haurrak Beti Jolasean urrian hasiko da).
    •Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa: Irailak 11 (Judo eta Zirko irailaren 18ko astean hasiko dira eta Leizaur aurrerago jakinaraziko zaizue)

OHARRAK: 

  • Irailaren 1etik 7ra alta berriak leku libreak dauden ekintzetan onartuko ditugu. Hortaz, egun horietan izena-emateak INIKAZ egin beharko dira.
  • HAURRAK BETI JOLASEAN, JUDO, ALGORITHMICS, LEIZAUR eta LACUNZA urte osorako ekintzak dira. Gainontzekoak, hiruhilekoak. Beraz, ekintzak hasitakoan martikula berriak nahiz bajak epearen amaieran baino ez dira onartuko.
  • Zalantzak helbide honetara zuzen ditzakezue: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

KIROLA

Dokumentu honetan 2023-24 ikasturteko Eskola Kirolaz eta Kirol Federatuaz informazioa aurkituko duzue.

OHARRAK: 

  • Eskola Kirola (LH3-LH6) urrian hasiko da. 
  • Datorren ikasturtetik aurrera, hauek izango dira kiroletako arduradunak:
    - Jon Kepa Eguren: Kirol Koordinatzaile orokorra eta futbol-koordinatzailea.
    - Mikel Motos: Saskibaloi-koordinatzailea eta Saski Axular Eskolaren arduraduna.
    - Mikel Zubizarreta: Eskola kiroleko saskibaloi arduraduna.
  • Kirolaren zerikusia duen edozein zalantza argitzeko, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

HARRERA- GELA (HH eta LHko ikasleentzat, 8:00etatik a 9:00etara)

Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Jarraian etapa bakoitzeko dokumentuak eta egutegiak eskaintzen dizkizuegu: 

DOKUMENTUAK (klikatu esteketan)
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa
Eskola-egutegi orokorra
Batxilergoko egutegia