Axular Lizeoa Ikastolak Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agur Ekitaldia ospatu du, urtero antolatzen den eta gure komunitatearentzat oso berezia den unea. Ekitaldian ikasleek, irakasleek eta gurasoek parte hartu dute, belaunaldi berri bati agur esateko eta egindako ibilbidea aitortzeko.
Ekitaldia emozioz beteta egon da: hitzaldiak, oroitzapenak eta une bereziak partekatu dira, eta ikasleen ahalegina, hazkundea eta lorpenak ospatu dira.
Zorte on opa dizuegu etapa berriarekin!