Bizkarreko minaz ikerketa

Argazkia umeak motxilekin

Euskal Herriko Unibertsitatea umeen bizkarreko minaz ikerketa garatzen ari denez, datozen asteotan Axularren ere ikertzaileak izango dira.

Bizkarreko mina haurtzaro edo nerabe garaian da: 10 urtetik beherakoetan %10a, 10 urtetik 12 urtera % 42a, eta 13 urtetik 14 urtera % 50a eta % 70a bitartekoa. Datu hauek 8 eta 10 urte bitarteko haurretan bizkarreko mina dutenen portzentajearen ebaluaketa bat egitera bultzatu gaituzte, horretarako inkesta erraz bat egingo zaie eta bertan bizkarreko mina duten ala ez galdetuko zaie, baita min horren kokalekua eta ekintza zehatz edo ohizko batean agertzen den ala ez. Haurtzaroan bizkarreko mina aurreikusteko helburuarekin, baita beraien ezaguera handitzeko asmoz, eta beraien postura ohiturak aldatzeko, 60 minutuko iraupena duen heziketa prebentzio plan bat garatu dute.

Fisioterapeuta aditu batek irakatsiko du, umeen eguneroko gertakizunen dramatizazioan oinarritutako ipui baten bidez, eta etxeko eta eskolako eguneroko ekintza eta postura egokiak erakustaldi baten laguntzarekin ere azalduko ditu.

Ekintza honen oihartzuna eta aldaketak ezagutu ahal izateko, neska-mutilei inkesta batzuk egingo zaizkie lehenago, tailerraren ondoren, eta 3 hilabete geroago. Inkesta hau marrazki batzuetan oinarrituta dago eta bertan zeintzuk diran zuzenak, eta zeintzuk ikasleek egunero egiten dituztenak ezagutu beharko dituzte. Behin datuak lortu eta ondorioak atera ondoren, eskolari ezagutzera emango zaizkio, baita umeen guraso edo tutoreei ere.