Irailaren 25etik 29ra, Gero Axular Dantza Taldearen DravetTzari erakusketaz gozatzeko aukera izango dute gure ikasle, familia eta irakasleek.
Guztira,12 jantzi tradizional egongo dira ikusgai ikastolako Areto Nagusian antolatuko den erakusketan. Ikus-entzunezko euskarriez lagunduta, erakusketak Dravet sindromea ulertzeko eta gertutik ezagutzeko aukera ere eskainiko du, izan ere, datu bitxien bidez, kaltetutako pertsonen familiak nola bizi diren erakutsiko da.
Gure ikasle eta irakasleek aste osoan zehar bisitatuko dute erakusketa, eta familiek astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango duzue, 16:30etik 17: 15era.
Erakusketari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen .