Euskara ikastaroa eta Hitz eta Pitz egitasmoa

Euskara ikastaroa eta Hitz eta Pitz egitasmoa

Euskara ikastaroa eta Hitz eta Pitz egitasmoa jarri ditugu martxan Euskara Batzordetik. Urtero bezala, gurasoentzako euskara-eskolak eskainiko ditugu aurten ere Ikastolan bertan. Gainera, Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, Ikastolak bere gain hartuko du asistentzia-eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuaren zati bat. Horrela, 60 ordu luzeko ikastaroa, 60€tan izango duzue!

Beraz, euskararen ezagutza-maila areagotu edota mintza praktikan sakondu nahi izanez gero, animatu eta eman izena.

Euskara ikastaroa 14:45-16:15 bitarte izango da ostiraletan.

Bestalde, Hitz eta Pitz mintzalaguna egitasmoa ere aurkezten dizuegu, modu informalagoan mintzaira praktikatu ahal izateko Ikastola eremuan, arratsaldez, martxan jarriko dugun ekimena. Haurrak jolasean dabiltzan bitartean helduen arteko Euskarazko elkarrizketak izango dira. Mezu honen bitartez, bi ekimen hauetan parte-hartzera animatzen zaituztegu!

Zu gabe ezin, etorri eta ekin! Izena-eman edota zalantzak argitzeko, idatzi mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Mila esker zuen lankidetzagatik!

Euskara Batzordea