Atzo, abenduak 3, Axular Lizeoan ilusioz ospatu genuen Euskararen Nazioarteko Eguna, gure hizkuntza balioan jarri eta modu sortzaile eta partekatuan gozatzeko aukera ematen duen eguna.
Prestaketa egun batzuk lehenago hasi zen: ikasle bakoitzak hosto batean etxean euskarari buruzko esaldi bat idatzi zuen, eta ondoren ikastolan, guztion artean “Euskararen Zuhaitza” sortu genuen. Horrela, kolorez eta mezu maitagarri eta baikorrez beteriko ingurua osatu genuen.
Egun osoan zehar hainbat jarduera antolatu ziren: herri-kirolak, ipuinkontalari saioak, eta une berezi bat: DBH 2. mailako ikasleek eskainitako kontzertua Haur Hezkuntzako ikasleei. Txikienek oso gustura entzun zuten musika eta asko gozatu zuten nagusien gertutasunarekin.
Eguna euskaraz beteta egon zen.
Bideo honetan Batxi1-eko Kultur Taldeko ikasleek sortutako bideoa ikus dezakezue.