Gora Inauteriak!

Gora Inauteriak!

Pasa den ostiralean, Inauteriak ospatu genituen ikastolan. 2 urteren ondoren, festa osotasunean berreskuratu genuen eta gure ikasleak primeran pasa zuten.

Goizean, Haur Hezkuntzako haurrak auzoan zehar desfilatu zuten eta arratsaldean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak frontoian bildu ziren elkarrekin dantza egin eta festaz gozatzeko.

Giro polita izan genuen gure artean eta bai haurrek baita ikastolako langileek ere primeran pasa genuen.

Haur Hezkuntzako Inauterien bideoa hemen ikus dezakezue.

Lehen Hezkuntzako Inauterien bideoa hemen ikus dezakezue.