Guraso Eskolako egitaraua

Guraso Eskolako egitaraua

Aurtengo Guraso Eskolako egitaraua prest dago. Osasun-egoera honek dirauen bitartean, hitzaldi guztiak telematikoak izango dira. Datak hurbildu ahala konektatzeko modua jakinaraziko dizuegu. Hona hemen programatutako hitzaldiak:

  • "Nola hitz egin seme-alabekin heriotzaz eta gaixotasunaz." Guiomar Agote, Matia Fundazioko psikologoa. Azaroaren 11n, 19:00etan.
  • "Dibortzioa eta tratu onak. Utopia ala errealitatea?" José Luis Gonzalo, psikiatra. Abenduaren 16an, 19:00etan (CET - UTC+1).
  • "Gure seme-alaben sakelakoen kudeaketa konfinamendu-egoeraren ondoren." Mertxe Gordillo, pedagogo eta teknologia berrietan aditua. Urtarrilaren 27an 19:00etan.
  • "Ikastolako eraldaketa pedagogikoaren aurkezpena." Axularreko Zuzendaritza Taldea. Martxoaren 17an, 19:00etan.

Gogoratu esteka honetan beste urteetako 83 hitzalditako laburpenak dauzkazuela.