Gure bideoak PeerTube-n

PeerTube-ko gure kanal berria

Axular.eus webguneko bideo guztiak PeerTube plataforma askera migratu berri ditugu. Horrela, publizitaterik gabe eskaini eta edukiak software askearen bidez kontrola ditzakegu, inork datuen erabilera komertziala egingo ez dutela ziurtatzen duena.

PeerTube ez dago iragarkien menpe eta ez die erabiltzaileen aztarnei jarraitzen. Proiektua irabazteko asmorik gabeko Framasoft erakunde frantsesak finantzatzen du. Instantziak, sorrera nahiz mantenuari dagokienez, independienteak dira.
Gure hezkuntza-komunitateko familiei eta, bereziki, adingabekoei aukera etikoa eskaintzea dugu helburu, guztion pribatutasuna errespetatuz.

Publizitaterik gabe enbotatutako bideoak "Multimedia/bideoak" menuan ikus daitezke. Oraindik ere bideo batzuk Youtube-koak direla ohartuko zarete. Bideo horiek ez dira gureak eta beren jabeek argitaratu dituzte.

Zerbitzu berri hau gustukoa izatea espero dugu.