Haur Danborrada 2013

Urtero bezala, urtarrilaren 20ko goizean izango den Haur Danborradan, 80 ikaslek parte hartuko dute eta gehienezko adina 13 urtekoa izango da. Gure Ikastolako konpainia, hau da, danborrak, barrilak, eta agintariak LH 6., DBH 1 eta LH 5. mailako neska-mutilekin osatzen da (orden horretan). Eskaera handia izango bagenu, zozketaz aukeratuko genituzke. “Kantinerak” eta “gastadoreak” osatzeko LH 2. mailako 16 neska-mutil behar dira.

Entseguak, astelehen eta asteazkenetan 19:00etik 20:00etara izango direla aurreratzen dizuegu. Lehenengo entsegua azaroaren 21ean, asteazkena, izango da. Aukeratuak izan diren “kantinera” eta “gastadoreak” lehenbiziko entsegura, aurkeztu beharko dira. Egun horretan hurrengo entseguaren berri emango da. Entseguetara etortzea derrigorrezkoa da.

Danborradan parte hartu nahi baduzu, gurasook behealdeko dokumentua inprimatu, osatu eta izenpetu beharko duzue (baimena  emanez), eta Idazkaritzan entregatu.

Izena emateko epea AZAROAREN 16ean OSTIRALA AMAITZEN DA ETA EZ DA LUZAPENIK IZANGO.

ORDAINKETA: 30 € haur bakoitzeko (Urtarrileko erreziboan kobratuko zaizue).

Izena emateko dokumentua