“Haur eta nerabeen emozioen bidelagun” hitzaldiaren balorazioa

“Haur eta nerabeen emozioen bidelagun” hitzaldiaren balorazioa

Asteazken arratsaldean Guraso Eskolaren 1. saioa aurrera eraman genuen. Gure artean Leyre Cano hizlaria izan genuen, adimen emozionalaz hitz egiteko. Etapa eta adin ezberdinetako gurasoak gerturatu zineten bertara eta tailerra oso dinamikoa eta emankorra izan zen; argi dago gaia oso zabala dela eta, gu behintzat, gehiagorako gogoz geratu ginen. Zuek ere adimen emozionalaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, galdetegi labur hau erantzutea eskatzen dizuegu. Horrela, etorkizunean ere zuen interesekoak izango diren hitzaldi eta tailerrak antolatzen jarraituko dugu.

Era berean, hitzaldian zehar erabilitako materiala eta oso interesgarriak diren hainbat gomendio zuekin partekatu nahi ditugu:

Tailerraren laburpena
Gomendio batzuk

Azken urteotako hitzaldien laburpenak hemen kontsulta ditzakezu.