Ikastolako informazioa pandemiaz

Ikastolako informazioa pandemiaz

Bigarren hiruhilekoa aurrera doala, urriaren bukaeratik otsailaren 19ra arte jasotako datu interesgarri batzuk jakinarazi nahi dizkizuegu. Aurre egiten ari garen egoera eta joerak analizatzeak pairatzen dugun pandemiari erantzun gero eta eraginkorragoa ematen ahalbidetzen digu.

Grafiko hauetan birusak ikastolan azken hilabeteotan izan duen bilakaeraz informazio garrantzitsua aurkituko duzue.

Pandemiaz estatistikak

Azaleko irakurketa eginda ere, gazteenengan kasu positiboak eta itxialdiak gutxiago izan direla ikusiko duzue. Gainera, ikasgela-kopurua kontuan hartu behar da, DBH eta Batxilergoan ikasle-kopurua handiagoa baita. Datuak hilabete batzuetan jaso eta esperientzia eta behaketak egin ondoren, itxialdi gehienak ikastolatik kanpoko harremanen ondorioz gertatu direla esan dezakegu.

Ebidentzia horietan oinarrituz, gure seme-alabak inguru seguruan daudela ziurta dezakegu. Alabaina, ezin gara erlaxatu, ezta gutxiago ere, norbanakoen ardura eskatzen duen dema luzean gaude-eta. Osakidetzako arduradunekin izandako elkarrizketa eta bileren ondorioz, osasun-saileko arakatzaileei harreman estuak zein diren determinatzeko unean lagunduko dieten gai batzuk gogoraraztea komeni dela uste dugu. Hona hemen:

  • Ikasleen musukoen tipologia eta homologazioa
  • Adintxikikoek musukoa kentzen dutenean, hots, hamaiketako, bazkaria edo meriendan, harremana eta elkarrekin pasatako denbora.
  • Elkarbizitza-talde naturalak apurtzen direneko ikastolatik kanpoko ekintzak eta harremanak.

Horregatik guztiarengatik erne jarraitzeko eta guztiok soberan ezagutzen ditugun egoera orotan erne egoteko beharra azpimarratzen dugu. Eskerrik asko eta animo, egoera latzaren amaiera hurbiltzen ari da-eta.

Zuzendaritza Taldea