Ikastolaren eguna 2024

Ikastolaren eguna 2024

Ekainaren 1ean, Ikastolaren Eguna ospatuko dugu. Betiko moduan, besteak beste, jolasak, kirola, musika eta euskal dantza izango ditugu. Behin betiko egitaraua aurrerago jakinaraziko dizuegu.

Urtero legez, bazkari herrikoia izango dugu, aurten Ausolan-en eskutik. Menua ondorengoa izango da:

Helduen menua

  • Paella berezia
  • Solomoa piperradarekin
  • Idiazabaleko gaztazko tututxoak irasagarrarekin
  • Ogia, garagardoa (ahalkolik gabe), freskagarriak, ura
  • Kafe eta infusioak

Prezioa: 22€

Haurren menua

  • Makarroiak tomate eta gaztarekin
  • Solomoa patatekin
  • Txokolate pasteltxoa
  • Ogia, ura eta freskagarriak

Prezioa: 13€

Bazkariko txartelak idazkaritzan salgai egongo dira maiatzaren 27ra arte. Ordainketa eskudirutan egingo da zein taldetan bazkaldu nahi duzuen esanez (gelako taldea, kuadrilla...). Bazkari-egunean txartela aurkeztea ezinbestekoa da.

OHARRAK:

    • Ez da alkoholik zerbitzatuko (Apirilaren 7ko 1/2016 Legea).
    • Egun horretan elkartuko garen bazkaltiar kopurua dela eta, alergiko eta intoleranteek behar duten segurtasuna bermatzea ezinezkoa izango da. Beraz, ez ditugu menu bereziak zerbitzatuko. Pertsona hauek etxetik bere bazkaria ekartzeko aukera izango dute (txartekak erosterakoan komunikatu beharko diguzue mahaian lekua gorde ahal izateko).
    • BOLONDRESAK: Ikastolaren Eguna familia, ikasle eta langileek elkarrekin ospatzeko eguna da. Antolaketa eraztu eta ekitaldiaren arrakasta ziurtatzeko zuen laguntza beharko dugu. Aurrerako parte hartzeko galdetegi bat bidaliko zaizue.

Ikastolaren Eguneko zirkularra