Ikastolaren Eguna

Ikastolaren Eguna

Bi urtetako etenaldiaren ondoren, ikasturte honetan Ikastolaren Eguneko ospakizuna berreskuratuko dugu. Ekainaren 4an, larunbata, izango da. Betiko moduan, besteak beste, jolasak, kirola, musika eta euskal dantza izango ditugu. Behin betiko egitaraua aurrerago jakinaraziko dizuegu.

Bazkariko menuan errusiar entsalada, iberiar hesteki-platera, haragi-paella, "Oihan Beltza" pastela, edariak eta kafeak egongo da. Ez da alkoholik zerbitzatuko (Apirilaren 7ko 1/2016 Legea).

Bazkariko txartelak idazkaritzan salgai egongo dira maiatzaren 27ra arte (18€ helduak eta 12€ umeak). Ordainketa eskudirutan egingo da zein taldetan bazkaldu nahi duzuen esanez (gelako taldea, kuadrilla...). Bazkari-egunean txartela aurkeztea ezinbestekoa da.

Ikastolaren Eguneko zirkularra